XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zure aitak ere poza hartuko du zu pozik ikustean.

Baina zu triste bazaude, hura ere triste egongo da. Eta zuk ez duzu nahiko ba, aita triste egotea!

Eguna joan eta eguna etorri, Inesek ez zuen beste ametsik idazten diario berdean. Eta egia esan, han ez zen inolako magiarik ageri inondik inora.

- Noiz jarriko da magia martxan, Urko?

- Eta nik zer dakit! Zer nahi duzu, lehenengo ametsetik funtzionatzen hastea? Zaude lasai.

- Aizu, zuk esan zenidan magikoa zela.

- Zuk, ea noiz egiten duzun amets berriren bat, ez aurrera eta ez atzera beti amets berarekin gelditu gabe. Bada garaia eta.

Baina Urko ez zegoen Inesekin haserre, ez.

Batzuetan gogor antzean hitzegiten zion arren, ez zen inoiz haserratzen. Urkok beti ondoan behar zuen Ines txikia, eta primeran konpontzen ziren biak. Egia esan, gazte samarra baina, bikote polita egiten zuten biek.

Ez zuten sekreturik elkarren artean. Ez zuten deus ere elkarri izkutatzeko.

Inesen diarioa bera ere, Urkoren eskuetan zegoen noiznahi. Baina, han amets berririk agertzen ez zenez, ezer gutxi izaten zuen irakurtzeko. Hala ere, Urkok ez zuen amets berrien esperantzarik galtzen.